Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

silurido

izond. Zool. Siluriformeen ordenako izen bereko familiako arrainez esaten da. Ur gezetakoak dira. Gorputz zapala dute, 3-4 m luzea. Ezkatarik ez dute, ezta bizkarreko hegalik ere, edo oso txikia, dutenek. Bi gingil luze dituzte goiko barailean, eta bi pare edo gehiago behekoan. Orojaleak dira. Asiako, Europako eta Afrikako aintzira eta ibaietan bizi dira.