Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sial

iz. Geol. Lurrak kanpoaldean duen geruza, E. Suess-ek Lurraren geruzak izendatzeko ezarri zuen izendatze sistemaren arabera. Geruza horren batez besteko trinkotasuna 2,7 g/cm3 da, eta lodiera ez da inon 10 km baino handiagoa. Geruza horretan silizea eta aluminioa dira gairik ugarienak eta hortik datorkio izena. Sima osatuz dauden harri eta material astunagoak estaltzen ditu.