siamango
iz. Zool. Hilobatidoen familiako tximinoa, 50 cm inguru garaia, Sumatrako eta Malaiako oihanetan bizi dena (Synphalangus symdactylus). Itxuraz jiboien antzekoa da, neurriz, ordea, haiek baino handiagoa. Hanketako bigarren eta hirugarren behatza erdiraino elkarri itsatsita eta paparrean zaku hedakor bat izatea ditu ezaugarri berezienak. Oso ile beltza du gorputzaren alde gehienetan; sudurraren eta ahoaren inguruan zuria du. Talde handietan ibiltzen da. Oso erraz egiten da gizonaren lagun.