Siamgo golkoa
(Gaur egun, Thailandiako golkoa). Hego Txinako itsasoko itsas adarra, Thailandia, Kanbodia eta Hego Vietnam-go lurraldeak inguruan dituena. 500-560 km ditu zabalean eta 700 km inguru luzeran. Golkoko kai nagusiak dira: Thailandian, Bangkok, Pattani, Songkhla, Pak Phananga eta Chanthaburi; Kanbodian, Ream, Kampot eta Kep; eta Vietnam-en Rach Gia.