Shen Kua
Txinatar astronomoa, matematikaria eta entziklopediagilea (1030 - 1096). Meng tx’i pi t’an lana idatzi zuen; besteak beste, ipar orratz magnetikoa lehen aldiz aipatu eta fosilen jatorriari buruzko azalpen zehatza eman zuen eta lan hartan azaldu zituen matematika, astronomia, kartografia, optika eta matematikari buruz egin zituen ikerketak ere.