Shenxi
edo Shaanxi. Txinako ipar-mendebaleko probintzia, Mongoliarekin hegoaldetik eta Txinako Harresi Handiarekin iparraldetik mugatzen duena. 195.800 km2 eta 32.882.403 biztanle (1990). Hiriburua: Xian. Qinling edo Tsinling mendiek bereizita, Wei eta Han ibaien ibar emankorrek hartzen dute probintziaren erdialdea eta hegoaldea; iparraldean, berriz, ordokiak eta loess-ak dira nagusi. Iparraldea idorra da eta nekazaritza eta artzaintza ditu ekonomia jarduera nagusiak; harrikatza, petrolioa eta gatz hobiak ere baditu. Industria hegoaldeko hirietan dago bilduta: ehungintza, metalurgia, industria elektrikoa eta kimikoa. Mao Zedong eta bere jarraitzaileak Shenxin finkatu ziren 1924ko Bide Luzearen ondoren, eta Iraultzaren abiapuntuzat hartu zuten.