Sheffield
Ingalaterrako iparraldeko hiria, Hego Yorkshireko konderrian, Don eta haren adarren bilgunetik hurbil. 477.257 biztanle. Unibertsitatea. Industria (burdingintza, altzairugintza, mahaiko tresneria, papergintza, eraikuntzarako gaiak, janari industria) da ekonomia jarduera nagusia. Erromatarren garaietatik ustiatu dira inguruko burdin-meak eta XIX. mendean Ingalaterrako altzairugintza gune garrantzitsuenetakoa zen (Ingalaterrako altzairuaren % 70).