Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shenyang

edo Mukden. Txinako ipar-ekialdeko hiria eta Liao ning-eko probintziako hiriburua (Mantxuria), Liao ibaiaren ibarrean. 4.020.000 biztanle. Aireportua. Txinako ipar-ekialdeko merkataritza, industria eta kultura gune nagusia da: altzairugintza, hegazkingintza, nekazaritzarako makineria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ehungintza, petrolio findegiak, kimika industria, eraikuntzarako gaiak, beiragintza, janari industria, petrolio findegiak eta papergintza. Bi unibertsitate. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. 1918-1928 urteetan Txang Tso-Lin txinatar mariskalaren mendeko lurraldeetako hiriburua izan zen eta 1931-1945 bitartean japoniarren mendeko Mantxuriako protektoratua.