Shelley, Mary Wollstonecraft
Ingeles idazlea (Londres, 1979 - Londres, 1851). William Godwin anarkistaren eta Mary Wollstonecraft emakumeen eskubideen lehen defendatzailearen alaba. 1816an P. B. Selley poeta erromantikoarekin ezkondu zen, eta hura hil zenean haren lanak argitaratu zituen. Bere obrarik ezagunena Frankestein (1818) da, izu eleberrietako maisulantzat hartua dena. Horrez gainera, beste bi liburu argitaratu zituen, The last man (1826, Azken gizona) eta Lodore (1835) autobiografia.
- Shebeli
- Sheen, Charlie
- Sheffield
- Sheik
- Sheldon, Sidney
- Shelley, Mary Wollstonecraft
- Shelley, Percy Bysshe
- Shen Kua
- Shenxi
- Shenyang
- Shepard, Alan Bartlett