Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

shawnee

iz. Ipar Amerikako tribu algonkindarra. XVII. mendea arte Ohio ibairen arroan bizi izan ziren eta egungo Illinois aldera jo zuten ondoren, irokiarrek behartuta. XVIII. mendean Ohio-ko lurreetara itzuli ziren eta delaware eta seneca herriekin batu ziren. XIX. mendean zurien mendean geratu ondoren, hiru adar nagusitan bereizi ziren (absantee, ekialdeko shawnee eta txeroki shawnee) eta Oklahomako lurretan egokitu zituzten. 2.000 lagun inguru dira gaur egun.