Shahn, Ben
Estatu Batuetako pintorea, Errusian jaioa (Kovno, 1898 - New York, 1969). 1906an Amerikara joan zen bere familiarekin batera. Gaztetan, litografia enpresa batean lan egin zuen eta New York-eko marrazki akademian ikasi zuen. Ikuspegi errealista landu zuen bere lanetan: grafismo garbia, kolore argiak eta xehetasunetarako zaletasuna. Obra nagusiak: Sacco and Vanzetti saila (1931-1932) eta Handball (1939).