(Eusk. «Erregeen liburua»). Pertsiako historiaz idatzi zen lehen epopeia, Firdusi poetak idatzia X. mendean. Pertsiako tradizio epikoaz gainera, agindu moralak eta enigmak biltzen ditu, eta modu bikainean deskribatzen ditu hala gerra eszenak nola amodiozko pasadizoak.