Shah Jahan
Indiako enperadore mongola 1628-1658 bitartean (Lahore, 1582 - Agra, 1666). Khurram zuen izena enperadore egin aurretik. Jahangir-en hirugarren semea eta ondorengoa izan zen. 1628an Agrako hirian egokitu zen eta Taj Mahal hilobi monumentu ospetsua eraikiarazi zuen bere emaztearen oroitzapenean. Aurangzeb semea izendatu zuen oinordeko; hark, ordea, ez zuen aita hil arte itxaron eta 1658an aita preso hartu eta Agrako gazteluan eduki zuen hil arte.