Shah Alam II
Indiako enperadore mongola 1759-1806 bitartean (1728 - Delhi, 1806). Alamgir-en semea eta ondorengoa izan zen. Ali Gauhar zuen izena enperadore egin baino lehen. 1765. urtetik aurrera britainiarren agintepean gobernatu zuen, eta Indiako buruzagi askori aurre egin behar izan zien. 1788an buruzagi rajput batek menderatu eta begiak erauzi zizkion. Omen handiko poeta izan zen.