Shaftesbury-ko kondea (Anthony Ashley Cooper)
Ingeles politikaria eta filosofoa (Londres, 1671 - Napoli, 1713). Izen bereko kondearen eta Ingalaterrako deista nagusiaren biloba. Locke-ren ikasle izan zen, eta geroago haren babesle. 1695-1702. urteetan Parlamentuko kide izan zen. Shaftesbury-ren ustetan, gizakiak onaren eta gaizkiaren sena du, eta horrek ontasunera gidatzen du, norberekoikeriatik aldenduz. Pentsaera eta politika askatasunaren aldeko izan zen. Bere idatzi nagusiak Characteristics of Men, Manners, Opinions, Times (1711) lanean bildu zituen. Berehalako eragina izan zuen Europan; Shaftesburyren lanen itzulpenen bitartez ingeles deismoaren erakutsiak Alemanian zabaldu ziren.
- Sforza
- Sgrizzi, Luciano
- Shaba
- Shackleton, Ernest Henry
- Shaffer, Peter Levin
- Shaftesbury-ko kondea (Anthony Ashley Cooper)
- Shah Alam II
- shah
- Shah Jahan
- Shah nameh
- Shahid-Saless, Sohrab