Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Seychelletako dortoka

iz. Zool. Testudinidoen familiako dortoka mota handia, 1,5 m luze egin daitekeena (Testudo gigantea). Itxuraz Galapagoetako dortoka erraldoiaren antzeko samarra da. 100 urte eta gehiago bizi daiteke. Seychelle eta Aldabra uharteetan bizi da.