Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sfax

edo Sfaqis edo Safaqis. Tunisiako erdi-ekialdeko hiria eta portua, izen bereko gobernamenduko (7.545 km2 eta 651.000 biztanle) hiriburua, Gabes-eko golkoaren ertzean (Mediterraneo itsasoa), Kerkennah uharteen aurrean. 232.000 biztanle. Tunisiako lehen merkataritza portua da eta olioa, espartzua, fruituak eta, batez ere, fosfatoak esportatzen dira handik. Tunisiako bigarren arrantza portua da bestalde eta industriak ere (janari industria, kimika industria) garrantzi handia du hiriko ekonomian. Aipagarriak dira harresi zaharrak eta mezkita handia. Taparura hiri erromatarrari dagokio eta oparotasun handian bizi izan zen IX. mendeaz geroztik ehungintza, arrantza eta merkataritzari esker.