Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Senegal

Afrikako mendebaleko ibaia. 1.641 km luze da eta 450.000 km2-ko ibai arroa hartzen du. Bafing eta Bakoye ibaien bilgunean hartzen du Senegal izena, Gineako Fouta Djallon-go goi-ordokian. Mali alderik alde igaro ondoren ipar-mendebalera egiten du ibaiak, eta Bakel-go hiritik aurrera Senegal eta Mauritaniaren arteko muga eratzen du. Bakel eta Dagana-ko hirien artean hasten da ibaiaren delta zabala; irailetik urria arte uholdeak izaten dira delta inguruko lurraldeetan. Ura jaistean artoa, arroza eta artatxikia aldatzen dituzte. Dagana-ko hiria zeharkatu ondoren Atlantikoan itsasoratzen da.
http://www.gouv.sn/