Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

seneca

edo seneka. iz. Etnogr. Ipar Amerikako indiar herria, irokiarra hizkuntzaz eta etniaz. Gaur egungo New York-eko eta Ohio-ko estatuetako lurraldeetan bizi zen, eta irokiar ligako bost herri nagusietako bat zen. XVII. mendean Pennsylvania aldera zabaldu zen. Ipar Amerikako independentziako gerran britainiarren alde borrokatu zen, eta 1799. urtean hamabi erreserba-lurraldeetan itxi zituzten.