Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

seneskal

iz. Hist. Frankoen artean, errege gorteko zerbitzari nagusia. XI. mendean zabaldu zen kargu hura Europan barrena eta, gerora, erregeorde izateraino iritsi zen seneskala erreinu batzuetan. 1235. urtean ekarri zuen kargu hori Nafarroara Champagne-ko etxe frantsesak; 1369an, Karlos II.aren erreinaldian, lugarteniente izena hartu zuen seneskalak, eta erregeorde deitu zitzaion XV. mende erdialdetik aurrera.