Seneka, Luzio Anneo
(Lat. Lucius Annaeus Seneca, Seneka Gaztea deitua). Erromatar politikari, idazle eta filosofoa (Cordoba, Hispania, K.a. 4 - Erroma, 65). Familia aberats batean sortu zen; aita, Seneka Zaharra, idazlea zen. Gazterik joan zen Erromara eta estoikoen filosofia ikasi zuen han. Erretorika maisu eta hizlari bikaina izan zen, eta abokatutza eta questor edo herri administraritza lanak egin zituen. 41. urtean, Korsikako uhartera jo behar zuen ihes eta 49an itzuli zen Erromara, Neronen heziketaz arduratzeko. 65. urtean Pisonen matxinada saioarekin nahasi zuen Neronek, eta bere buruaz beste egitera behartu zuen. Idazle joria izan zen Seneka. Tragediak idatzi zituen (Medea, Troades, Phedra, Agamennon, Hercules furens…), filosofia obrak (Consolationes ad Marciam, De clementia, De tranquilitate animi, De constantia sapientis, De vita beata, De providentia eta Epistulae Morales, Luzilio-ri zuzenduak) eta zientzia liburu bat (Quaestiones Naturales). Seneka-ren filosofia etika eta moralaren inguruko gogoeta bat da nagusiki. Heriotzaren ondoren, kritika asko izan zituen, kontraesan nabariak izan baitziren haren filosofia estoikoaren eta bizi izan zuen giro arranditsu oparoaren artean.
- sendotzaile
- sendotze
- Sendrez, Michel
- sendun
- seneca
- Seneka, Luzio Anneo
- Seneka, Luzio Anneo
- Senegal
- Senegal
- senegaldar
- seneko