Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Semiramis

Mit. Asiriako eta Babiloniako elezaharretako erregina. Edertasun eta adimen handikoa zen. Omnes gobernariaren emaztea izan zen, eta hark bere buruaz beste egin zuenean Nino asiriar erregearekin ezkondu zen. Nino hil ondoren Babilonia eraikuntza ederrez hornitu zuen, haien artean Antzinateko Zazpi Miragarrietarikoak ziren lorategi jasoak. Halaber, estratega handia zen eta Indoko ertzeraino hedatu zuen erresuma. 44 urte aginpidean izan ondoren bere seme Ninia-ren eskuetan utzi zuen erresuma. v Elezahar horren oinarrian Shammuramat, Samsi-Adad Asiriako erregearen emaztea bide dago. K.a. 809-807 aldian erregeorde izan zen bere seme Adad-Nirari III.a adin txikikoa zen bitartean.