Semmelweis, Ignac Fülöp
Hungariar sendagilea (Buda, 1818 - Viena, 1865). 1855. urtean Budako unibertsitateko irakasle izendatu zuen. Aldez aurretik, 1847an, emakumezkoei erditzean heriotza eragiten zien infekzioaren jatorria zehaztu zuen; berak zuzendari zen ebakuntza aretoan, eskuak desinfektatzera behartu zituen ikasle eta osagileak erditzear zegoen emakume bati laguntzen hasi aurretik, eta era horretan emakume hilen kopurua nabarmen jaistea lortu zuen. Hala eta guztiz ere, ez zuen laguntza ofizialik jaso, eta hil ondoren baizik ez ziren aplikatu hark erabilitako metodoak.
- Semiramis
- Semisarga
- semita 1
- semita 2
- semita-hamita
- Semmelweis, Ignac Fülöp
- Semois
- Sempé, Jean-Jacques
- Sempronio
- Semprún, Jorge
- sen 2