Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

semiologia

iz. Zeinuak eta zeinu sistemak aztertzen dituen jakintzaren alorra.  v  Hizkl. Jakintza alor berezi gisa Saussure hizkuntzalariak eman zion izatea (Cours de linguistique générale, 1916). Hark psikologiaren barruan kokatu zuen, zeinuen ezaugarriak eta zeinuen arteko legeak argitzeko. Gaur egun frantses hizkuntzalariek erabiltzen dute semiologia hitza; beste herrietako hizkuntzalariek semiotika hitza erabiltzen dute haren ordain gisa.