semita 2
iz. Hizkl. Asiako hego-mendebalean eta Ipar Afrikan hitz egiten diren hizkuntza taldea. Semita hizkuntzak semita-hamita hizkuntza taldeko adar nagusia eratzen dute gaur egun. Lau talde nagusi bereizten dira semita hizkuntzen artean: 1) iparraldeko hizkuntza edo akkadiera; 2) ipar-mendebaleko hizkuntzak: kanaanera, amoriera, ugarera, feniziera eta kartagoera, alde batetik, aramaiar hizkuntzak, bestetik, eta siriera eta hebreera; 3) erdialde eta hego-erdialdeko hizkuntzak, arabiera eta Maltako hizkuntza; 4) hegoaldeko hizkuntzak, Arabiako penintsulako hegoaldeko hizkuntzak eta Eritreako eta Etiopiako iparraldeko hizkuntzak. K.a. 2000. urtean zabaldu zen idazkera semita hizkuntzetan, kanaanera eta aramaiera hizkuntzetan, batez ere.