Sem Tob
(Sem Tob ben Ishaq ibn Ardutiel jaiotza izenaz, Santos de Carrion izenaz ezaguna). XIV. mendeko idazle hebrear-espainiarra (Carrion de los Condes, 1290 inguruan - ?, 1369 inguruan). Kristautasunari uko egin zion, eta Petri I.aren babesa lortu zuen. Haren lan nagusia Consejos y documentos lana da, Provervios morales ere deitua, Sem Tob berak hebreerara itzuli zuena; zazpi silabako launa lerroka antolatutako 686 ahapaldik osatuta da. Sem Tob-en lanen ezaugarri nagusiak zehaztasuna, eta alegoria eta metafora bikainak dira.