Sellers, Peter
(Jaiotza izenaz Richard Henry Sellers). Ingeles antzezle eta zinema zuzendaria (Hego Itsasoan, 1925 - Londres, 1980). Zineman hasi aurretik antzerkian eta irratian ari izan zen. Zinema antzezle gisa arrakasta handia izan zuen Alec Guiness-ekin batera antzeztutako The Lady Killers (1955, Emakume-hiltzaileak) eta I’m All Rigth Jack (1959, Ondo nago Jack) filmetan. Umorezko eta parodiazko pertsonaiak antzeztu zituen batez ere. Kubrik-en Lolita (1962) eta Dr. Stragelove (1964), hiru pertsonaia desberdin antzeztuz, Donner-en What’s New Pussycat? (1965) eta Blake Edwards-en The Party (1968) ditu garai horretako film aipagarrienak. Clouseau Inspektorearen pertsonaiak eta Blake Edwards-ek zuzendutako Pantera Arrosaren film sailak eman zion ospea eta arrakasta.