Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

semantika

iz. Hitzen esanahiaz diharduen hizkuntzalaritzaren alorra; zeinuen eta zeinuei dagozkien gauzakien arteko harremanen azterketa.  v  Semantikak, oro har, hitzen eta esanahien arteko harremanak aztertzen ditu. Hitzen esanahien ikerketa enpirikoa egiten duen semantikaren alorra linguistikaren barruan kokatzen da; esanahiek hizkuntzarekin edo sistema logiko sinbolikoekin duten harremanaren ikerketa abstraktua egiten duena, berriz, filosofiaren barruan. Semantikak hiru aztergai nagusi ditu: hitzen eta denotatzen dituzten gauzakien arteko harremanak, hitzen eta hitzen erabiltzaileen arteko harremanak, eta, logika sinbolikoan, zeinuen elkarren arteko harreman formalak (sintaxia). Lévi-Strauss antropologoak semantikaren alderdi teorikoa landu zuen. Filosofiaren alorreko semantikalariak dira, besteak beste, Frege, B. Russell eta Wittgenstein.