Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Semarang

Indonesiako hiria eta portua, Erdialdeko Javako probintziako hiriburua, Javako uhartearen ipar-erdialdialdean. 1.030.000 biztanle. Unibertsitatea. Portuko jarduera (tabakoa, azukrea, kopra, manioka esportatzen ditu) eta industria (ontziolak, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, ehungintza, beiragintza, burdinbide gaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.