sekuentzia
iz. Hizkl. Elementu ordenatuen segida. v Zineman, kontakizunaren atal bakoitza osatzen duten plano multzoa. v Ziber. Elementu edo eragiketa ordenatuen segida. v Mus. Himno mota, eliza katolikoaren liturgian kantatzen dena. IX. mendearen amaieran sortua da adituen ustez. Hasieran, aleluiaren azken silaba luzatuz kantatzen zen, notak erantsiz; baina geroago, hitzak eranstean aleluiatik bereizi eta ereserki bihurtu zen. Lehen sekuentziak prosaz idatziak ziren, baina geroago sekuentzia errimadunak egin ziren.