sekula
adlag. eta iz. || adlag. ik. sekulan. || (Ezezko esaldietan). Inoiz ere ez. Ez dut horren premiarik sekula izan. Neke eta lanei sekula bekoki ilunik jarri gabe. Ez duzue hori sekula entzun? || (Galderetan eta baldintzetan). Noiz izan ditut nik honelako pikor gorriak?, sekula ikusi dizkidazu? || Sekula baino arreta handiagoz zaindu nuen atzo artaldea. Sekula izan den ederrena. || Sekula ere. (Ezezko esaldietan). Horra gizadiak behin ere eta sekula ere onartu nahi izan ez duena. || Sekula santan. Ez, sekula santan ez haut gehiago ukituko. || iz. Gizaldia, mendea. || Sekula sekulakotz: gizaldi eta gizaldietan. || Sekula guzti(et)an. Gizaldi eta gizaldietan, beti. Sekula guztian gogoan izango den lan handi hura.