sekta
iz. Erlijio baten barruan dotrina bera duen pertsona talde egituratua. v Munduan diren erlijio handi guztien inguruan sortu dira sektak, eta zenbaitetan nekez bereizten dira zein diren sekta eta zein erlijio burujabeak. Kristautauen artean zentzu gaitzesgarrian erabili izan da dotrina jakin batetik aldentzen diren taldeak izendatzeko (katolikoek sekta esaten zieten luteranoei, luteranoek baptistei, etab.).