sekulako
izlag. eta adlag. || izlag. Betikoa. Sekulako suan. Gure sekulako ostatua, herria eta etxea, beste munduan da. || Berebizikoa. Sekulako barreak egin zituen. Sekulako jendea heldu zitzaion. Elkarri sekulakoak esaten dizkiote. || adlag. Betiko, beti-betiko. Galdua naiz sekulako. Adio sekulako. || Sekulakotz. Sekulako, betiko. Begira gaitzan gaitz guztietarik, eta bereziki bekatutik eta sekulakotz galtzetik. Sekulakotzat: sekulako.