sektore
iz. Alorra, eremua. v Sektore zirkularra. Geom. Zirkulu baten bi erradioek eratzen dituzten bi zatietako bakoitza. Bi erradioek eratzen duten angelua Ω baldin bada, sektore zirkularraren azalera ðr2Ω/360 da; r zirkuluaren erradioa da. v Sektore esferikoa. Geom. Esfera baten diametro berdinetik igarotzen diren bi erdiplanoek mugatzen duten esfera barneko zatia. Esferaren erradioa r baldin bada, eta bi planoek eratzen duten diedroaren angeluaren balioa Ω, sektorearen bolumena 4ðr3Ω/1080 da. v Ekon. Helburu bera duten edo sailkapen berean sartzen diren jarduera eta enpresa multzoa. Sektore publikoa eta pribatua. Makina-erramientaren sektorea. v Lehen sektorea. Eraldatu gabeko gaiak (lehengaiak) lortzen dituzten jarduerak; nekazaritza, arrantza, meatzaritza, abeltzaintza eta basozaintza hartzen ditu barne. v Bigarren sektorea. Industria prozesuen bidez egiten den elikagai eta lehengaien eraldaketa, besteak beste, burdingintza, oihalgintza, industria kimikoa eta industria mekanikoa hartzen ditu barne. v Hirugarren sektorea. Zerbitzuak hartzen ditu barne, komunikazioa, garraioak, finantzak eta turismoa, besteak beste.