Japoniako erdialdeko herri txikia, Gifu-ko prefeturan, Honshuko uhartean. 1600. urtean Tokugawa Iyeyasu-k, Tokugawako dinastia japoniarraren sortzaileak, garaipen sonatu bat lortu zuen uharte horretan, eta dinastia horren esku geratu zen aginpidea 1868. urtea arte.