Sekhmet
(Eusk. «Ahaltsua»). Mit. Egiptoko jainkosa, emakumezko gorputza eta lehoi burua zituena. Menfis-ko hirian gurtu zuten batez ere, eta Ptah jainkoaren emaztetzat zuten. Etengabe baketu beharreko jainkosa izugarria zen, Ra jainkoaren haserrearen begia baitzen. Eguzkiaren etsaiak gupida gabe borrokatzen zituen eta beroaren eta izurriteen jainkosa zen.
- Sejano
- sekail*
- sekale
- sekante
- sekera
- Sekhmet
- Sekigahara
- seko
- sekretario
- sekretu
- sekta