Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

segundo

iz. Minutuaren hirurogeirena.  v  Fis. Nazioareko Sistemaren denbora banakoa, 1967. urteaz geroztik zesio-133 atomoak oinarrizko egoeran denean bi maila hiperfinoen arteko trantsizioan igortzen duen irradaren 9.192.631.770 periodoek hartzen duten denbora gisa definitzen dena. Definizio berri horren aurretik segundoa batez beste izaten den eguzki egunaren 1/86400 gisa definitzen zen.  v  Arku segundoa. Geom. Arku minutuaren hirurogeirena, eta graduaren 1/3600 edo 1/206265 radian.