Séguin, Marc
Frantses ingeniaria (Annonay, Ardèche, 1786 - Annonay, 1875). Burdinazko kableetan eskegitako zubiak eraiki zituen lehenbizikoz eta hodien bidezko lurrun makina edo galdara asmatu zuen. Joseph Montgolfierren, lehen aireko globoaren asmatzailearen, iloba zen. Makinen ikerketan jardun zuen gaztetandik, anaia Camille-rekin batean, eta 1822an aurkeztu zuen kableetan eskegitako zubi baterako proiektua. 1824an eraiki zuen lehena Rhône ibaiaren gainean, eta 1826an Saint-Étienne-Lyon burdinbidea eta bideko tunelak eraiki zituen. 1827an hodien bidezko lurrun galdara asmatu zuen, eta 1829an makina hura erabili zuen George Stephenson-ek Liverpol-Manchester burdinbideko lehiaketa irabazteko. ondorengo urteetan hobekuntza handiak egin zizkion bere makinari.
- Segre
- segretario
- Segrià
- Séguin, Edouard
- Seguin, Fernand
- Séguin, Marc
- segundo
- segur
- Segura
- Segura
- segurantza