Séguin, Edouard
Frantses psikiatra (Clamecy, Nièvre, 1812 - New York, 1880). Adimen urrikoen hezkuntzarako metodo berriak asmatu zituen. Fisikari familia batean sortu zen eta psikologia ikasketak egin zituen Parisen. 1839an eskola bat zabaldu zuen adimen urrikoentzat. Urte hartan bertan aditzera eman zuen adimen urrikoen gaitzek pertsona horiek jaio aurretik, jaiotzerakoan eta jaio ondoren pairatutako desegokierak dituztela iturburu. Pertsona horiek gizarteratzeko programa bat jarri zuen abian eskola haren bidez eta haren irakatsiak Europan barrena zabaldu ziren ondorengo urteetan. 1846an Traitement Moral, hygiene et éducation des idiots (Idioten trataera morala, higienea eta heziketa) liburua idatzi zuen, eta berehala jaso zuen psikologo ezagutu guztien onespena. 1851. urtean Estatu Batuetara joan zen, Frantziako politika egoera hartan gustura ez zegoelako, eta 1854tik aurrera adimen urrikoentzako eskola batzuk antolatu zituen New York-en. 1866an argitaratu zuen bere bigarren liburua, Idiocy and its Treatment by the Psychological Method (Idiozia eta haren tratamendua psikologia metodoen bitartez).
- Segovia
- Segrè, Emilio
- Segre
- segretario
- Segrià
- Séguin, Edouard
- Seguin, Fernand
- Séguin, Marc
- segundo
- segur
- Segura