Segura
Iberiar Penintsulako hegoaldeko ibaia. 341 km luze da eta 16.079 km2-ko ibai arroa hartzen du. Jaengo Segura mendietan du iturburua, eta Murtziako eta Orihuelako baratzeak ureztatu ondoren, Mediterraneo itsasoan isurtzen du ura, Guadamar-eko hiritik hurbil. Gorabehera handiko ibaia da eta maiz urik ez badu ere, euriteetan gainezka egiten du sarri. Sangonera eta Mundo ditu adar nagusiak eta Fuensanta eta Cebajo dira ibaiko urtegi garantzitsuenak.