Seco Reymundo, Manuel
Espainiar filologo eta gramatikaria (Madril, 1928). Filologia erromanikoan doktorea, espainiar hizkuntza eta literaturako katedraduna. Sari berezia eskuratu zuen bere lizentziaturan eta doktoregoan, eta Espainiako Errege Akademiaren Rivadeneira Fundazioaren lehen saria eman zioten 1966. urtean. Manuel Secoren lanen artean bereziki azpimarratzekoak dira Rafael Seco bere aitaren Manual de Gramática Española (Espainierazko gramatikako gidaliburua) liburuaren hitzaurrea, zuzenketa eta eranskinak. Lan aipagarria egin du, orobat, Diccionario histórico de la lengua española (Espainieraren hiztegi historikoa) hiztegiaren erredakzio buru gisa, eta hainbat hiztegi eta gidaliburu idatzi ditu, adibidez Metodología de la lengua y literatura españolas en el bachillerato (Espainiar hizkuntza eta literaturaren metodologia batxilergoan) eta Diccionario breve de dudas y dificultades de la lengua española (Espainieraren zalantzen eta zailtasunen hiztegi laburra).
- sebo
- seborrea
- Sebou
- sec
- SECAM. ;(Séquentiel
- Seco Reymundo, Manuel
- Seco Serrano, Carlos
- seda*
- zeta
- Sedaine, Michel-Jean
- Sedan