Seco Serrano, Carlos
Espainiar historialaria (Toledo, 1923). Aita militarra zuen eta zenbait herri desberdinetan bizi izan zen txikitan. 1941ean Madrila aldatu zen Unibertsitate Complutensean filosofia eta letretako ikasketak egitera. 1945ean amaitu zituen ikasketak, emaitza bikainekin, eta sari berezia eskuratu zuen. 1950. urtean historiako doktore egin zen eta hurrengo urteetan, 1953tik 1957ra, Madrilgo filosofia eta letretako fakultateko irakasle izan zen. 1957an katedra eskuratu zuen Bartzelonan, eta 1974an Madrilgo informazio zientzien fakultatean sartu zen. 1978an Historiako Errege Akademiako osoko kide egin zuten. Era berean, Bartzelonako Buenas Letras Akademiako kidea da, eta Ikerketa Zientifikoetako Goi Mailako Kontseilukoa. Espainiako historiari buruzko zenbait liburu eman ditu argitara, eta aipagarriak du, besteak beste, Militarismo y civilismo en la España contemporánea (1984, Militarismoa eta zibilismoa gaur egungo Espainian), zeinari esker eman baitzioten 1986an Espainiako Historiako Sari Nazionala.
- seborrea
- Sebou
- sec
- SECAM. ;(Séquentiel
- Seco Reymundo, Manuel
- Seco Serrano, Carlos
- seda*
- zeta
- Sedaine, Michel-Jean
- Sedan
- sedentario