Sedan
Frantziako ipar-ekialdeko suprefetura hiria, Meuse ibaiaren ertzean, Belgikako mugatik hurbil (Ardennes, Champagne-Ardenne). 69.773 biztanle. XV. mendeko gaztelua eta XVII. mendeko eliza. XVII-XVIII. mendeetako etxeak. Ospe handiko oihalak XVI. mendeaz geroztik. v Historia. XV. mendean Bouillongo dukeen mendean geratu zen hiria eta XVI. mendean Sedango printzea titulua lortu zuten haiek. Hango ehungintzari esker (sedan izeneko oihal beltzak), oparotasun handia izan zuen hiriak XVI-XVII. mendeetan. 1870. urteko irailearen 2an Sedan-go inguruetan menderatu zituen Prusiako armadak frantses osteak, eta haren ondoren errenditu behar izan zuen Napoleon III.ak. Irailaren 4an hasi zen Parisen Frantziako Bigarren Inperioa erautsi eta hirugarren errepublika ezarri zuen iraultza saioa.