SECAM. ;(Séquentiel
À Mémoire). Teknol. Koloretako telebista sistema, Henri de France ingeniari frantsesak asmatu zuena. Frantzian eta Ekialdeko herrialdeetan erabiltzen da. NTSC sistemak luminantzia seinalea eta bi krominantzia seinale batera igortzen ditu; aldiz, SECAM sistemak luminantzia seinalea eta krominantzia seinale bakarra (urdina edo gorria) igortzen ditu; hala, lerro bakoitzean igorritako krominantzia tartekatuz joaten da. Informazio hartzaileak krominantzia seinalea dekodifikazio matrizera eramaten du eta, aldi berean, memorian gordetzen da, hurrengo lerroa iristean erabili ahal izateko. Sistemak bi konmutadore behar ditu, bata irteeran eta bestea hartzailean, seinalea igortzen denetik hartzaileak hartzen duen arte sinkronizatzeko.
- sebazeo
- sebo
- seborrea
- Sebou
- sec
- SECAM. ;(Séquentiel
- Seco Reymundo, Manuel
- Seco Serrano, Carlos
- seda*
- zeta
- Sedaine, Michel-Jean