Schneider, Romy
(Jaiotza izenaz Rosemarie Albach-Retty). Austriar zinema antzezlea (Viena, 1938 - Paris, 1982). Gurasoak antzezleak zituen. 1953an hasi zen zineman lanean. Hasieran pertsonaia arin eta axalekoak antzeztu zituen, besteak beste, ospe handia eman zion Sissi enperadorearen pertsonaia. 1958an Alain Delon ezagutu zuen eta hari esker zuzendari bikainekin lan egin zuen: Orson Welles, Visconti, Sautet, Zulawski, Tavernier… Bere buruaz beste egin zuen. Filmak: Sissi (1955), Sissi, die junge Kaiserin (1956, Sissi enperadore gaztea), Katia (1960), Boccacio 70 (1962), The Trial (1962, Auzia), Ludwing (1973), L’important c’est d’aimer (1974, Maitatzea da garrantzitsuena), La mort en direct (1980).