Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saprofito

izond. eta iz. Biol. Landare hirotuez edo erdi hirotuez eta oro har usteltzen ari diren gaiez elikatuz bizi diren landare edo mikroorganismoez esaten da. Onddoak, bakterio gehienak eta goi mailako landare batzuk saprofitoak dira, eta usteltzen ari diren gai organikoetan aurkitzen dute bizitzeko beharrezkoa duten karbonodun elikagaia. Landare edo bakterio saprofitoek ez dute behar klorofilarik eta ilunpean bizi daitezke, baina beharrezkoa dute hildako animalien edo landareen gainean edo materia organiko asko duen humusaren gainean bizitzea.