Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saradona

iz. Bot. Euforbiazeoen edo dafnazeoen familiako zuhaixka txikia, 25 cm inguru luzea, mordoan hazten dena eta belar itxura duena (Dafne laureola). Zurtoin zuta izaten du; hostoak erramuaren antzekoak ditu, larrukarak eta distiratsuak, kolorez, ordea, berde argiagoak; zurtoinaren inguruan eta gehienbat punta aldean kokatuak edukitzen ditu. Loreak hodi itxurakoak izaten ditu, berde horixkak eta hosto laburrekoak. Harri artean hazten da batez ere.