sapote
iz. Bot. Sapotazeoen familiako zuhaitza, 23 m inguru luzea, berez Erdialdeko Amerikako eta gaur Estatu Batuetako hego-ekialdera zabaldua dagoena (Calocarpum mammosum). Loreak zuri gorrixkak eta iraunkorrak ditu, eta fruitua biribila, azal marroixkakoa eta jateko ona, sapote edo zapote izenez ezagutzen dena.