Sapporo
Japoniako iparraldeko hiria eta Hokkaido-ko prefeturako eta uharteko hiriburua, Otaru-ko badiaren eta Ozeano Barearen arteko sakonunean, Ishikari ibaiaren ertzean. 1.672.000 biztanle. Unibertsitatea. Hokkaidoko uharteko merkataritza gune garrantzitsuena da eta industria da (janari industria, ehungintza, papergintza, altzairugintza, petrolio findegiak, kimika industria) ekonomia jarduera nagusia. 1871. urtean sortu zen hiria eta uharteko hiri nagusi bihurtu zen handik gutxira. Neguko Olinpiar Jokoak egin ziren han 1972an.