Sanudo
edo Sanuto, Marino. Italiar historialaria (Venezia, 1466 - Venezia, 1536). 1490. urtean hasi zen Vite dei dogi (Dux-en bizitza) obra idazten, sortu zenetik 1494 arte Venezia aztertzen duena. La spedizione di Carlo VIII (Karlos VIII.aren espedizioa) obra idatzi ondoren hasi zituen bere Diarii edo egunkariak. Egunkari horiek dira idazlearen obrarik aipagarrienak eta eskuizkribu zaharrez, liburu arrotzez eta mapez baliatu zen idazteko. 1879-1902 urteetan argitaratu zituzten I diarii (58 liburuki; Egunkariak) idazlearen obra handia eta garai hartako ohiturak eta historia ezagutzeko ezinbesteko lana.